miércoles, 29 de octubre de 2008

WIKIPEDIARAKO SARRERA: Localia telebista



Localia telebista 2000. urtean sortu zen Madrilen. Localia telebista Prisa taldeari dagokio eta tokiko hainbat kate ditu. Gaur egun Espainiako hiri nagusi gehienetan emititzen den katea da.

Localia katearen programazioaren artean filmak eta telesailak nagusitzen diren arren, tokiko albiste eta eztabaidak ere badaude. Beraz, nahiz eta Espainia guztian emititzen den katea izan, badu toki bakoitzeko produkzio propioa. Horrek hiritarrengan gertutasuna sortu du eta horregatik izan du horrenbesteko arrakasta.

Gaur egun, Lokaliak munduko produktora garrantzitsuenetako batzuekin akordioak sinatzen ari da, horien artean: NBC Universal, Disney Buenavista, Sogepag, Nacional Geographic, BBC, Discovery eta Sony Columbia…

Kate hau lehen esan bezala telesailetan egin du ekarpenik nagusiena. “La dama de Rosa” telesailarekin estrenatu zen eta beste hainbat telesai emititu ditu hortik aurrera: Mujer secreta, Carita pintada, La intrusa, Cuando seas mia, Pobre diabla, Corazón salvaje…

No hay comentarios: