viernes, 23 de enero de 2009

Barack Obamak presidentzia kargua hartu zuen astearetan

Aurreko asteartean Barack Obamak AEB-etako presidente kargua hartu zuen. Obama AEB-etako 44. presidentea da.
Obamak bere hitzaldian, amets amerikarra berpizteko deia egin zuen. Arduraz jokatzeko eskatu zien estatubatuarrei, erantzukizunez, AEB berriro sor dadin. Krisi ekonomikoari dagokionez, itxaropen mezua zabaldu zuen.
Ikusi beharko dugu ea Obamak hitz emandako gauza guztiak betetzen dituen bere presidentzian zehar.
Ondorengo bideoan Obamak egindako juramentua, eta bre hitzaldiaren zati bat.





miércoles, 14 de enero de 2009

ZineXarra

















PROGRAMAZIOA

- 00:00 GTM+1
Kalean galdezka eta elkarrizketak

- 00:23 GTM+1
Dokumentalaren Aurkezpena
Historia del cine: Epoca muda Dokumentala

- 01:15 GTM+1
Lumiere anaien lehen Filma

- 01:28 GTM+1
El gran dictador Filma

- 03:28 GTM+1
Pelikularen aurkezpena
Asalto y robo de un tren Filma

- 03:49 GTM+1
Pelikularen Aurkezpena
Lo que el viento se llevo filma (B.O.)*

- 07:50 GTM+1
Pelikularen Aurkezpena
King Kong Filma

- 09:34 GTM+1
Pelikularen Aurkezpena
Una noche en la opera Filma (B.O)

- 11:15 GTM+1
Zine mutuaren asteko Lehiaketa

- 11:20 GTM+1
¡Hurra por Charlot! Dokumentala

*B.O.: Bertsio originala
Letra etzanez idatzikoa guk egindako bideolanak dira. Honetaz gain, Video On-Demand-en ZineXarra telebistaren aurkezpena eta pelikulen kredituak daude.

miércoles, 10 de diciembre de 2008

2.ATAZA: Hamaika telebista

Hemen dago Hamaika telebistaren inguruan egin dugun bideolana. Egileak: Anie Esparza eta Elena Velasco

jueves, 20 de noviembre de 2008

CUARTO IZQUIERDA!

Asi estudian las del cuarto izquierda (2007-2008)

miércoles, 19 de noviembre de 2008

miércoles, 29 de octubre de 2008

WIKIPEDIARAKO SARRERA: Localia telebista



Localia telebista 2000. urtean sortu zen Madrilen. Localia telebista Prisa taldeari dagokio eta tokiko hainbat kate ditu. Gaur egun Espainiako hiri nagusi gehienetan emititzen den katea da.

Localia katearen programazioaren artean filmak eta telesailak nagusitzen diren arren, tokiko albiste eta eztabaidak ere badaude. Beraz, nahiz eta Espainia guztian emititzen den katea izan, badu toki bakoitzeko produkzio propioa. Horrek hiritarrengan gertutasuna sortu du eta horregatik izan du horrenbesteko arrakasta.

Gaur egun, Lokaliak munduko produktora garrantzitsuenetako batzuekin akordioak sinatzen ari da, horien artean: NBC Universal, Disney Buenavista, Sogepag, Nacional Geographic, BBC, Discovery eta Sony Columbia…

Kate hau lehen esan bezala telesailetan egin du ekarpenik nagusiena. “La dama de Rosa” telesailarekin estrenatu zen eta beste hainbat telesai emititu ditu hortik aurrera: Mujer secreta, Carita pintada, La intrusa, Cuando seas mia, Pobre diabla, Corazón salvaje…

TOP7

Honako hauek dira ikus-entzunezkoetarako interesgarriak izan daitezkeen web guneak



1. http://www.youtube.com/: webgune honetan era guztitako bideoak ikus ditzakezu. Hitz klabe batzuk sartuz hitz horren inguruko bideo interesgarriak ikusi daitezke. Gainera, bertan erregistratu ez gero bakoitzak bere produkzioak igotzeko aukera dauka. Gaur egun, youtube-k sekulako arrakasta du eta albiste bitxi edo deigarriak, atera bezain laster youtube-n ikusteko aukera dago.



2. http://www.softonic.com/: Softonic-ek ordenagailurako programa ezberdinak dohainik jaisteko aukera ematen du. Oso webgune interesgarria da bertan programei buruzko beste pertsonen komentarioak irakur daitezkeelako. Horrela, jendeak programari puntuazio bat ematen dio. Programak gehien gustatu direnetik gutxien gustatu direnera zerrendatuta azaltzen dira. Gainera, programak arlo desberdinetan sailkatuta daude bilaketa errazteko.



3. http://www.google.com/: Google izan daiteke erabiliena den erabiltzailea. Bertan hitz klabe bat sartuz gai horren inguruko web gune interesgarriekiko loturak agertzen dira. Oso erabilia izan daiteke informazioa eskuratzeko, irudiak ikusteko etab-etarako. Gainera, google-ek kontu bat irekitzeko aukera ematen du eta bertan dokumentuak gorde daitezke, horrela edozein ordenagailutik zure dokumentuak eskuratzeko aukera emanaz.



4. http://www.zamzar.com/: zamzar webgunea guztiz aproposa da artxiboak formatuz modu sinple batean aldatzeko. Ez da erregistratu beharrik zure artxiboak formatuz aldatzeko. Orrian bertan sartzearekin nahikoa da lau pausutan aldaketa egiteko. Gero, aldatutako artxiboa posta elektronikoara bidaltzen dizute. Oso erabilgarria da asko okupatzen duten artxiboak konprimitzeko edo gure ordenagailuak irekitzen ez duen artxiboren bat formatuz aldatzeko.



5. http://www.veoh.com/: web orrialde hau youtube-ren antzekoa da. Hemen ere bideoak ikusteko aukera duzu. Youtubek baino arrakasta gutxiago duen arren youtube-k egiten duenaren gauza bera egiten du.



6. http://www.solocortos.com/: orrialde honetan jendeak produzitutako laburmetrailak ikusi daitezke. Gainera, kurtsoak egiteko aukera ematen du, zineari buruzko albisteak daude... Ikus-entzunezkoetan interesatuta gaudenontzat benetan interesgarria da webgune hau. Bakoitzak bere laburmetrailak ere igotzeko aukera dago. Oso ondo dago mundu honetan sartzen ari garenak beste pertsonen lanak ikusi ahal izateko. Hau ere ikasteko modu bat da azken finean.



7. http://www.eitb.com/: etib-k azkeneko albisteak eguneratuta irakurtzeko aukera ematen du, gainera norberak egindako albisteak ere igotzeko aukera dago. Munduan gertatzen denaz interneten bidez jabetzeko aukera bikaina da.